Koadrilek Aratusteetarako mozorroak prestatzeko lokala prest du Udalak

2024/01/04
Ohikoa denez, Aratusteei begira, Udalak lokal bat jarri du koadrilen esku mozorroak eta karrozak presta ditzaten.

Hurrengo astelehenetik aurrera giltza eskuratzeko Arkupetik pasatu behar da. Hauek dira erabiltzeko arauak:

1.- Talde edo kuadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta ordezkari horrek bere gain hartuko du taldearen ekintzen erantzukizuna.
2.- Talde bakoitzak 50 €ko fidantza jarriko du izena ematean, eta lokala jaso eta giltzak bueltatzen dituztenean itzuliko zaizkio.
3.- Lokalaren giltza ordezkari horri emango zaio, eta hark aldez aurretik bere datuak emango ditu (NANaren kopia eta telefono) eta agiri hau sinatuko du. Guztiz debekatuta dago giltzen kopiak ateratzea.
4.- Kuadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu. Beste talde batzuetako materiala erabiltzeko, bere baimena izan beharko du.
5.- Lokala erabili nahi duten adingabeez osatutako koadrilek adineko pertsona bat izan beharko dute ordezkari. Pertsona horrek bere datuak eman beharko ditu (NAN eta telefonoa) eta dokumentu hau sinatu. Gainera, taldea lokalaren barruan badago, bertan egon beharko du. Era berean, gurasoek jakinaren gainean egon beharko dute.
6.- Lanaldia amaitzean, lokalak garbi eta txukun egon beharko du.
7.- Lokala 21:00etan itxiko da. Ordu horretatik aurrera ezingo da erabili.
8.- Otsailaren 20a baino lehen, dena garbi eta bilduta egongo da. Udalak edukiontzi bat jarriko du horretarako. Ondoren, giltza emango da Arkupe Kultur Etxean.
9.- Udalak ez du bere gain hartuko lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizuna.
10.- Derrigorrezkoa da lurra eta hormak babestea margotzeko.