Juan Jose Pellejero iruindarrak Karmele Igartua X. Sorkuntza lehiaketa irabazi du

2020/12/15

Narrazioa izan da X. Karmele Igartua Sorkuntza lehiaketan parte-hartzaileek idatzi behar izan duten testu mota. Juan Jose Pellejero iruindarrak irabazi du aurtengo edizioa Aldameneko gela izenburuko lanarekin.

Pellejerok larunbatean jaso zuen saria Arkupen ospatutako ekitaldian. Bertan, Bergarako Idazle Eskolako kideak, epaimahaikideak, Karmele Igartuaren senideak eta Kultura zinegotzi den Ainhoa Cabero egon ziren.

Hamasei lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. “Guztiek maila osa ona erakutsi dute”, azpimarratu zuen Pako Artistik epaimahaikide guztien izenean. Gaineratu zuen lan irabazlea irakurtzea “plazer handi” bat izan dela “duen hizkuntza mailagatik, tentsioari eusteko moduagatik eta narrazio teknikan erakusten duen trebeziagatik”.

Lan irabazlea idazten.com webgunean jarriko dute irakurgai. 

Udalak bost urte daramatza Karmele Igartua Sorkuntzaren beka babesten.