Josu Azkarate eskoriatzarra eta Kurtzebarri Eskola izan dira garaile Tomatearen azokako lehiaketetan

2021/09/13

Igandean egindako azokak Aretxabaletako Tomatearen astea borobildu zuen. Azken urteetako arrakastatsuena izan zen ospatutako feria. 15 postuk jantzi zuten azoka: tomateaz gain, barazkiak, gazta, etxeko gozogintza, gatza, eztia.... erosteko aukera egon zen.

Tomate barietate handienaren lehiaketa Josu Azkarate eskoriatzarrak irabazi zuen. 22 barietate aurkeztu zituen. Tomate itsusiena, aldiz, Kurtzebarri eskolak aurkeztutakoa izan zen. Gainera, tomate itsusienaren saria emateko botoa eman dutenen artean zozketa egin zuten eta Joxebi Ramos izan zen garaile.