Jostailu bat irribarre bat
Jostailu bilketaz gain, diru bilketa ere egingo da, txokolatada bat eta eskulanak antolatuta.
Helburuak:
- Jostailu eta eskolako material bilketa.
Jostailuak Herman Soloña, Oñatiko ONGari emateko batuko dira, gero horiek Greziako kanpamenduetara eta Saharako Mahbes herriko haurrei bidaltzeko.
Batuko diren jostailuen ezaugarriak:
- Jostailuak osorik eta txukunak egon behar dute. Egoera onean daudenak.
- Pilarik gabeko jostailuak izan behar dira ezinbestean.
- Mahai jolasak, puzzleak, eta horrelako jostailuek fitxa guztiak dituztela bermatu behar da. Hau da, bakoitzak etxetik zenbatuta eta osorik dagoela berma dezala.
- Margoak, eskola zorroak, marrazteko kuadernoak edota liburuak izan daitezke.
- Diru bilketa.
Gurutze Gorriak bertako haurrentzat jostailuak erosteko. Azken urteotan, Gurutze Gorriak, eskualdeko haurrei erosteko bono laguntza batzuk saltzen ditu eta gure asmoa, dirua batzea izango da ahalik eta bono laguntza gehien erosi ahal izateko.
Dirua batzeko 2 ekintza antolatuko dira:
1.- Txokolatada. Abenduaren 16an izango da, arratsaldeko 6:00etatik aurrera herriko plazan. Txokolatearekin batera bizkotxoak ere saltzea nahi ditugu (Txokolatea bizkotxo zati batekin 2 euro). Bolondresak eskatu nahi ditugu, gurasoak, bizkotxoak etxean egin eta egun horretan arratsaldeko 5:00etan plazara ekartzeko. Txokolatadarako herritar bakoitzari bere edalontzia ekar dezan eskatuko zaio.
2.- Eskulan mahaia. Gabonetako zuhaitzean zintzilikatzeko izarrak egiteko mahaiak egongo dira. Eskulan horretan parte hartzeko euro 1 ordaindu beharko da. Haur bakoitzak egindako izarra etxera eramango du.
Amaitzeko, kanpainan parte har dezazun gonbidatu nahi zaitugu:
- Jostailu bat ekarriz
- Txokolatea eta eskulana kontsumituz
- Bizkotxo bat ekarriz
Antolatzaileak: Guraso Foroa, Aretxabaletako Udala, Algara ludoteka, Hiruatx GKE