Joseba "Mardo"ren oroimenezko XXXVII. Otala Zelai kros herrikoia
2015/05/07
Maiatzaren 17an, haurren lasterketak izango dira Otala Zelai inguruan, eta ondoren, nagusien lasterketa Urkulu urtegiari itzuli bakarra eginez.
10:00etan hasita kategoria ezberdinetako haurren lasterketak izango dira Otala Zelain bertan, eta 11:00etan berriz nagusien lasterketa izango da, Urkuluko urtegiari itzuli bat emanez (8,4 km).
Nagusien lasterketan 3 kategoria izango dira; emakumezkoak banaka, gizonezkoak banaka eta bikote mistoak.
Izen emateak http://www.herrikrossa.com/ webgunean (5€) edo Otala Zelain bertan (7€) egin daitezke.
Egitaraua ikusteko klikatu hemen.