Itzal Zubillagaren ‘Eskuen hitzak’ erakusketa ikusgai dago Arkupen

2020/12/03

Itzal Zubillagak Eskuen hitzak argazki erakusketa jarri du Arkupen. Aretxabaletan bizi den 20 urteko
gatzatar honen proiektua abenduaren 30era arte egongo da ikusgai.


Proiektua egilearen hitzetan: 
Eskuen bitartez, ahotsarekin isladatu ezin diren kondairak erran daitezke, eskuak berezko istorioak
baitira. Nolabait, eskuak pertsonen ekintzen jarraitzaile fidelenak dira, gizakien jardueren
protagonistak eta baita ere egite horiek sufritzen dituztenak. Horrexegatik, esku bakar baten atzean
ohitura bat, bizimodu bat, ogibide bat, jarrera bat eta baita sentimendu bat antzeman genezake. 
Ondorioz, Eskuen hitzak jaio zen, belaunaldiz belaunaldi eta, beraz, eskuz esku pasa diren ohiturei eta
tradizioei eginiko keinu bat. Berari esker nire inguruan bizi diren istorioak jaulki ahal izan ditut,
horregatik, gaurkoan, nirekiko gertu zeuden eskuak erabili ditut.
Milaka kondaira gehiago daude munduan zehar eta baita milioika esku gehiago ere, horrexegaitik
proiektu hau abiapuntu bat baino ez da; bidai luze, gozagarri, sentigarri eta pentsakor baten hasiera.