Iturrizar eta Txarapea artean igogailu bat eraikitzeko hitzarmena jendaurrean jarri da

2023/06/01
Alegazioak aurkezteko epea ekainaren 28ra arte dago zabalik

Udalbatzaren aho bateko babesarekin, azken Osoko Bilkurak argi berdea eman zion Udalak eta Ortuzal enpresak Iturrizar plaza Txarapea ibilbidearekin lotuko duen igogailu publikoa eraikitzeko sinatuko duten hirigintza-hitzarmenari. Igogailua Iturrizar plazako azken etxebizitza-blokearen amaieran kokatuko da, eta Txarapeako 50. zenbakiaren parean amaituko da. Hiru metro luzeko pasabide batek igogailuaren irteera lotuko du Belorrietako biribilgunetik Txarapeara doan igoeraren bidegurutzearen ondoan dagoen espaloiarekin.Obra honek, beraz, igogailuaren kutxa eta bere sarrerak prest utziko ditu. Behin hori gauzatuta dagoenean, Udalak lizitaziora aterako du kabinaren instalazioa eta igogailua martxan jarriko duen makineria.

Hitzarmen honen arabera, aipatutako enpresak igogailuaren egitura gauzatuko du, eta, trukean, Udalak 229.247 euro (gehi BEZa) ordainduko dizkio, obren kostuari, zuzendaritzari, lizentziei eta proiektuari berari dagozkienak. HITZARMENA IKUSI

Azpiegitura berri hau Deba ibaiaren bi ertzetan oinezkoen arteko komunikazioa erosoagoa eta eskuragarriagoa izango den beste esku-hartze batzuei lotuta dago.

Hitzarmena jendaurrean jartzeko epea ireki da ekainaren 28ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.