Iruñean gertatutako hilketa matxista gaitzesten du Udalak

2024/10/10

Aretxabaletako Udalak Iruñean egon den erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 123 emakume eta 12 adingabe hil ditu.

Hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du urriaren 11n, ostirala, 18:30etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!