Ipuin kontalari saioak bueltan datoz Aretxabaletako liburutegira

2021/02/24

Martxoaren 10ean, Onintze Goitizekin, ipuin kontalariak bueltan datoz liburutegira. Enaitz pirata ipuinen mundua, lau eta zazpi urte bitarteko umeentzako ikuskizuna, 18:30ean izango da Arkupeko bigarren solairuan. Izen-ematea, aforo mugatua dela eta, liburutegian egingo da martxoaren 1etik aurrera. Bestalde, umeek guraso batekin eta sei urtetik gorakoek musukoa jantzita etorri beharko dute.

Enaitz pirata abenturazalea bere itsasontzian gerturatuko da Aretxabaletara bere istorioak kontatzera. Ausartuko zara benetako pirata batekin abentura bat bizitzera? Munduko txoko ugaritatik bidaiatzera?