Indarkeria matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekimenez osatutako egitaraua prestatu du Udalak, Erdu Talde Feministarekin elkarlanean. Egunean bertan, kontzentrazioa egingo da 13:00etan Herriko plazan, eta arratsaldeko 18:00etan, Loramendiko aretoan, “Te doy mis ojos” pelikula, solasaldia eta lunch-a egongo dira.
Horrez gain, azaroaren 23an (ostirala) Frida izeneko antzezlana ikusteko aukera izango da Arkupen arratsaldeko 19:00etan. Eta amaitzeko, abenduaren 1ean (larunbata) autodefentsa feminista ikastaroa. Azken horretan parte-hartzeko izena eman behar da, azaroaren 27a baino lehen, Arkupen edo berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidean.