Ilusioa inklusioa ekimena

2023/10/27

Ilusioa inklusioa ekimenaren bigarren edizioa izango da jarraian aurkezten dena. Ekimenak osasuna eta komunitatea batzen ditu, eta bizitza osasuntsua sustatzeko gizartean antzematen diren hainbat arazoen inguruan sentsibilizatzea eta eztabaida plazaratzea ditu helburu

Aurten, adin talde guztiei -haurrei, gazteei eta nagusiei- eragiten dieten arazoak jorratuko dira formatu desberdinetan: bi hitzaldi, mahai inguru bat eta pelikula bat.

Iaz bezala, Aretxabaletan eta Eskoriatzan izango dira hitzorduak. Antolatze lanetan, Aretxabaletako Udala, Eskoriatzako Udala eta UDA Kirol elkartea ari dira.

Hitzaldi denak dira irekiak eta parte hartzeko ez da izenik eman behar.

Hona hemen aurtengo ilusioa inklusioa ekimenaren barruan antolatuko diren ekintzen gaineko informazio zehatza:

  • AZAROAK 7

- Hitzaldia: "Sare sozialak, alkohola, janaria… ba al dago antsietatea kudeatzeko beste modurik?"

 Hitzaldiaren helburua da gazteen ongizate emozionalean eragiten duten nahaste nagusiei buruz gazteekin informazioa partekatzea eta gazteen osasun mentala zaintzeko ekarpenak egitea.

- Lekua: Arkupe Kultur Etxea.

- Ordua: 18:00

- Hizlaria: Leire Urra, Hariak proiektuko psikologoa.

- Hizkuntza: euskaraz.

  • AZAROAK 19

- Filma: “Un pequeño mundo”

Jazarpena aztertzen duen filma da. Neska bat eskolan hasten da eta bere anaia nola jazartzen duten ikusten du. Aitak laguntzeko eskatzen dio eta anaiak ezer ez egiteko.

Gaiaren inguruan zer hausnartua ematen duen filma da.

2022ko Goya sarietan atzerriko pelikula onenaren saria.

2021ean Cannesen saritua, besteak beste.

- Lekua: Zaldibar Antzokia.

- Ordua: 19:00

- Hizkuntza: Gazteleraz

  • AZAROAK 28

- Hitzaldia: "¿Cómo combatir la soledad?"

Bakardadeaz, eta bakardadeari aurre egiteko hainbat esperientzia partekatuko ditu hizlariak.

- Lekua: Zaldibar Antzokia.

- Ordua: 18:00

- Hizlaria: Hugo Aguirrezabal.

  • ABENDUAK 13

- Hitzaldia: "Zergatik aldatzen gara futbol zelaian?"

Futbol zelaian ematen den bortizkeria eta presioa izango dute aztergai hizlariek. Epailearekiko jarrera oldarkorrak, aurkariei isekak, jokalariek ikusleengandik jasotzen duten presioa eta, orohar, futbol zelaietan gertatzen direnen inguruko kezkak partekatuko dituzte gonbidatuek.

- Lekua: Arkupe Kultur Etxea

- Ordua: 18:00

- Hizlariak: Agurtzane Elkoro (UDA), Jose Javier Barquero futbolari ohia eta Futbol Más elkarteko ordezkari bat.