Berdintasun Sailak ikastaroa eskaintzen die Aretxabaletako emakumeei* maiatzean eta ekainean: “Nola kudeatu egoera indartsu mantenduz?”

2020/05/21

Azken asteetan bizi dugun egoera berri honi aurre egiteko tresnak landuko dira. Sentimenduei izena jarriz, hauek onartu eta kudeatuz. Haserrea, beldurra, segurtasun falta, tristurak zertaz abisatzen digun eta nola eraldatu ikasiko da, pedagogia feministatik abiatuta, bizitzarako tresnak indar ditzagun.

Gure buruen zaintzan jarriko dugu arreta, hau erdigunean kokatuz. Ni zaintzen banaiz, ni indartsu sentituko naiz, eta barne indar horrekin helburuak argitu eta martxan jarriko naiz.

Ikastaroa maiatzaren 26an eta ekainaren 2an eta 9an, astearteetan izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Alarma egoera dela eta, ikastaroa online izango da, jitsi.meet plataformaren bitartez.

Parte hartu nahi duten emakumeek* igandera arte, maiatzaren 24ra arte, izena eman dezakete mezu elektroniko bat bidaliz ondoko helbidera: . Behin izena emanda, jitsi.meet plataformaren gida bat bidaliko zaizue saioetara konektatzeko arazoak ekiditzeko.

Bidea elkarrekin egiteak erosoago egiten du. Animatzen al zara?