Ibai alboko pasealekua bukatzeko lanak hasi dira

2020/01/16

Deba ibaiaren alboko pasealekuaren lanak hasi dira. Construcciones Artzamendi enpresa ari da egiten Ibarra kiroldegiraino iritsiko den pasealekuaren obrak.

Egiteko dagoen zatiak 62 metroko luzera du eta behin bukatuta, herriaren sarreratik Markole auzoraino oinezkoentzako ibilbidea egongo da prest.
Lanen aurrekontua 229.200 eurokoa da, eta lau hilabeteko epea dute.