Hogei jarduera baino gehiagok osatuko dute ikasturte berriko kirol eskaintza

2022/09/08

Hogei jarduera baino gehiagok osatzen dute Ibarra kiroldegiak ikasturte berriari begira abian jarri duen kirol eskaintza. Berrikuntza gisa, haurren igeriketa ikastaroak indartu dira, aurreko kanpainan 12 talde izatetik 20 izatera igaro baitira, eskari guztiari erantzuteko asmoz.

Ikastaroak irailaren 19an hasiko dira. Egun horretatik 23ra arte ate irekien jardunaldiak egingo dira plaza libreak dituzten kirol modalitateetan. Jarduera hauek probatzeko kiroldegira deitu eta plaza erreserbatu behar da.

TRXeko talde berri bat ere jarriko da martxan astearte eta ostegunetan, 7:15ean. Gainera, astearte eta ostegun eguerdietan (13:15ean) intentsitate altuko ariketak (HIIT) egiteko aukera egongo da.

Bestalde, haurren igeriketa ikastaroetan talde egokiak osatzeko hainbat proba egiten ari dira. Irailaren 12tik 15era itxarote-zerrendan dauden haurren txanda izango da, baita izen-emate berriak ere.

JARDUERA ESKAINTZA 2022-23