Hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldiko partaideei harrera

2019/10/04

Garabide Elkarteak abian jarri duen Hizkuntza Gidaritzari buruzko ikastaldian parte hartzen ari diren hamar hizkuntza gutxiagotuetako 16 ordezkariei harrera egin die Unai Elkoro alkateak.

Ikastaroa urriaren 30era arte luzatuko da. Partaideek euren herrietan gidaritza profila dute –kargu instituzionalak, politikariak-, eta Euskal Herrian 180 orduko formazio intentsiboa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan.