Haurrak pandemia egoeran (Streaming bidezko hitzaldia)
COVID-19ak haur asko beldurtuta ditu, batzuk etxean bizi izan dute gaixotasuna edo etorkizun batean biziko dute, beste batzuk heriotza ere bai. Egunerokoan maskarekin dabiltza, lagunen artean distantzia mantentzeko eskatzen zaie, lagunekin jolasteko aukera gutxiago dute eta eskolaz kanpoko ekintza asko bertan behera geratu dira.
Testuinguru honetan, beldurrak, dolua, etxeko harremanak eta egoeraren inguruan sortzen diren zalantzak kudeatzeko aholkuak emango ditu Nerea Mendizabalek.
Hitzaldia azaroaren 30ean izango da Arkupe Kultur Etxean edo streaming bidez (www.aretxabaleta.eus helbidean), 18:00etatik aurrera.
Izen-ematea: gazteria@aretxabaleta.eus
IKUSI ZUZENEAN: