Haur eskola zerbitzuaren lizitazioa martxan da

2023/06/29

Haur hezkuntza zerbitzuaren lizitazioa martxan jarri du Udalak. Zerbitzu horren helburua 0/3 urteko umeei haur eskola zerbitzua eskaini ahal izatea da.

Haur eskolak orain arte eduki duen kontratazio mota aldatuko da lizitazio berri horrekin. Aldaketa horrek 2 helburu nagusi ditu, batetik, zerbitzuaren ezaugarriei malgutasuna eta segurtasuna ematea, eta, bestetik, hurrengo urtetan haur eskolak izango dituen erronkei hobetu aurre egin ahal izatea.

Lizitazioa 436.836 eurotan atera da, eta 2 urteko (1+1) iraupena edukiko du. Lizitatzeaileek 30 eguneko epea izango dute eskaintzak aurkezteko, eta irailerako prozesua bukatuta egongo da.