HABEren azterketa-deialdiak atzeratu egingo dira
2020/03/16
Bihar, hilak 17, zabaltzen zen 2020ko HABEren azterketa-deialdian parte hartzeko epea. Dena den, COVID-19 birusak eragindako osasun arloko krisi egoeraren aurrean, HABEk matrikulazio-epea atzeratzea erabaki du. Aurrerago finkatuko ditu HABEk epe berriak azterketa-deialdietan.
Azalpen gehiago behar izanez gero, deitu euskaltegira (943 792 168) edo bidali mezu bat idazkaritza@udaleuskaltegia.eus
http://www.habe.euskadi.eus/albistea/2020/egiaztatze-deialdiak-atzeratu-egingo-dira/s23-edukiak/eu/