GURASOEI ZUZENDUTAKO HITZALDIAK

2018/05/07

Aretxabaletako Udalak Guraso Foroarekin elkarlanean ondoko hitzaldi sorta antolatu du lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako gurasoei zuzenduta.

Hitzaldi hauen bitartez gurasoek familia bizitzan sortu ohi diren egoera zailak bideratzen lagundu nahi du. Aktualitateko gaiak dira denak, atxabaltako etxe askotan presentzia handia dutenak alegia.

Hitzaldiak maiatzean eta ekainean zehar egingo dira Aretxabaletako Udalean, irekiak izango dira eta parte hartzeko ez da izenik eman beharko. Euskaraz eta gazteleraz eskainiko dira. Hona hemen zerrenda:

  1. 1.      Kulturarteko hezkuntza: maiatzak 17, 18:00etan Udaletxeko ganbaran, gazteleraz.

Hizlaria: Amelia Barquin 

Amelia Barquin : Filologia Hispanikoan doktore, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean Kulturartekosun hezkuntzako irakasle.

2- Smartphoneak, bideojokoak eta haurrak. Maiatzak 23, asteazkena, 18:30etan Udaletxean

Hizlaria: Iratxe Esnaola

Informatika ingeniaria eta Deustuko unibertsitateko irakaslea.

Ingeniera informática y profesora de la universidad de Deusto

3.- Facebook, Instagram… zer dira? Nola erabiltzen dira? Tailer praktikoa.

Maiatzak 30, asteazkena, udaletxeko ganbaran.

Hizlariak/ponentes: Manex Lizarra eta Nerea Larrinaga. Aretxabaletako kale hezitzaileak.

4.- Nerabezaroa eta bullying-a: familiaren eskuhartzea. Ekainak 5 asteartea 18:00etan Aretxabaletako Udalean

 Hizlaria: Idurre Albizu.

 Idurre Albizu: Enpresagintza ikasketak egindakoa eta Zuzendaritza komertzial eta marketingean masterra. Gaur egun Coach eta PNL  gisa aritzen da enpresa eta norbanakoekin.