Gurasoei zuzendutako bilerak antolatu dira EKKO proiektua aurkezteko

2022/10/13
Prebentzio programa hau Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleekin garatuko da. Trebetasun sozialak, autoestimua, gatazken kudekaketa eta komunikazioa bezalako gaiak landuko dira. Hitzordua urriaren 18an izango da komentuan.

EKKO proiektua Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleekin eta haien familiekin garatuko da ikasturte honetan. Oraingoan, prebentzio-programa hau DBHko nerabeen artean antzemandako arriskuak kudeatzeko zailtasunei aurre egiteko jarri da martxan, trebetasun sozialak, autoestimua, gatazken kudeaketa, komunikazioa, erabakiak hartzeko moduak, eta pertsonen arteko harremanak landuz.

Proiektuaren berri emateko gurasoei zuzendutako hitzaldi bat antolatu da urriaren 18an komentu zaharreko kaperan. Hitzordu bikoitza izango da: 18:00etan euskaraz, eta 19:00etan gaztelaniaz. Izen-ematea gazteria@aretxabaleta.eus helbidean egin behar da, edo esteka honen bidez: IZEN-EMATEA

EKKO Aretxabaleta eta Eskoriatzaren artean partekatutako ekimena da. Azken herri honetan hitzaldia urriaren 19an izango da Ibarraundi museoan, ordu eta formatu berean.
Gainera, hilaren 21ean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako ekintzak egongo dira programa aurkezteko, 17:00etatik 19:00etara.