Guraso eskola 2018

2018/03/09

 

Aretxabaletako Guraso Foroak 12-17 urte bitarteko gurasoei zuzendutako Guraso Eskola bat antolatu du. 12 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago.

Guraso izateak egoera eta esperientzia berrietara egokitzea eskatzen digu gure seme alaben bizitza fase guztietan, eta sarritan nola jokatu asmatu ezinda ibiltzen gara. Guraso Eskolak eginkizun horretan laguntzeko bidelagun izan nahi du, eta horretarako hainbat baliabide partekatu nahi ditu gurasoekin. 

Arrasateko Ardatz Formazio Zentroa izango da horren arduradun eta hauek izango dira besteak beste lantzeko proposatuko diren gaiak: familia sistema gisa lantzea: arauak,  rolak, jarrerak, mugak, komunikazioa hobetzeko jarraibideak, gatazken ebazpenak… .

Saioak, lau egunez egingo dira eta izena ematea lau egunetarako izango da. Aretxabaletako Udaleko Ganbaran egingo dira, apirilaren 10ean, 17an, 24an eta maiatzaren 8an, arratsaldeko 18:00tik 20:00ra.

Saio hauetan parte hartzeko interesa duten guraso guztiek, martxoaren 13tik 27ra, Arkupe Kultur Etxeko harreran, gazteria@aretxabaleta.eus helbidean edota 943081001 telefonoan eman ahalko dute.

Izena emateko orria

Antolatzaileak: Aretxabaletako Guraso Foroa (Arizmendi gurasoak, Gurabarri guraso elkartea, Batera guraso elkartea, Kukumiku elkartea, Pausoka guraso elkartea, Aretxabaletako Udala).