"Agur Etxebeste!" filmak zine denboraldi berria irekiko du

2019/10/29
Telmo Esnalen eta Asier Altunaren pelikula azaroaren 1etik 4ra arte proiektatuko dute Arkupen.

 

Agur Etxebeste! filmak zabalduko du zine denboraldi berria datorren asteburuan. Azaroan zehar adin guztietako ikusleentzat hamabi film emango dituzte Arkupeko Zaraia aretoan.

Aupa Etxebeste! komedia ezagunaren jarraipena da Agur Etxebeste!, Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzendutakoa. Azaroaren 1etik 3ra arte proiektatuko dute 19.30ean, eta 4an, 16.00etan. Helduentzako pelikulen atalean, Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra ere ikusgai egongo da, azaroaren 8an (22.00etan), 9an eta 10ean (19.30ean), eta 11n (16.00etan). La directora de orquesta azaroaren 16an eta 17an proiektatuko dute (19.30ean), eta 18an (16.00etan); Downton Abbey laugarren asteburuan emango dute, 22an (22.00), 23an eta 24an (19.30), eta 25ean (16.00), eta Daniel Calparsororen El silencio de la ciudad blanca, azaroaren 29an (22.00) eta 30ean (19.30), eta abenduaren 1ean (19.30) eta 2an (16.00) botako dute. Sarrerak lau euroren truke eskuratu ahal izango dira, ikuslearen egunean (astelehena) izan ezik. Azken hauek bi euroko prezio izango dute.

Haurrei zuzendutako filmak, aldiz, hauek izango dira: Asto Erregea (azaroaren 2an eta 3an, 17.00etan), Padre no hay más que uno (9an eta 10ean, 17.00etan), Angry Birds 2 (16an eta 17an, 17.00etan), Toy Story 4 (23an eta 24an, 17.00etan), eta El rey león (azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 17.00etan). Zineklubean bi pelikula eskainiko dituzte azaroaren 7an eta 28an, ostegunetan: Las herederas eta Un atardecer en la toscana, hurrenez hurren (19.30ean).

Zine denboraldi berria maiatza arte luzatuko da.