Gobernu taldearen entzute ariketa

2024/06/14

Maiatzaren 21ean, udal gobernuak herritarren iritziak jasotzeko ariketa bat egitea planteatu zuen ekainerako. Ariketa hori, udalak herriko eragile zein herritarrekin egiten dituen etengabeko entzute dinamikan kokatzen da.

Hurrengo asteko ariketak, urriak 15ean aurkeztuko den Udal plan estrategikoa osatzeko helburua du. Begi eta belarri gehiago behar ditugu egiten ari garena eta egingo duguna aberasteko. Aurtengo aurrekontuetan ditugun proiektuak eta plan estrategikoan jasoko direnak aberasteaz gain, proiektu berriak sartzeko aukera badago.

Horregatik, hurrengo astean, udal gobernuko kideak herritarrak entzuteko prest egongo dira egun, leku eta ordu ezberdinetan.  

  • Astelehenean, Azokan 9:00/11:00
  • Asteartean Durana kalean (plaza azpian) 18:00/20:00
  • Ostegunean
    • 09:00/11:00 Bedarretako plazan
    • 18:00/20:00 Portasolen (euskaltegi parean)

Herritarrak animatu nahi  ditugu ekarpenak ekarri eta gurekin konpartitzeko.