Gobernu berria martxan dago jada

2023/06/27
Udal gobernu berria osatzeko prozesuaren barruan, ezohiko osoko bilkura egin da, eta, besteak beste, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen berri eman da, liberazioak eta talde politikoentzako diru ekarpena erabaki dira, eta informazio-batzordeak abian jarri dira.

Udala eta bere egitura ahalik eta lasterren martxan jarri nahi izan du gobernu-talde berriak, eta horretarako, alkatea aukeratu eta astebetera egin da osoko bilkura hau.

Alkateaz gain, lau zinegotzik osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra. Hala, EH Bilduko Nerea Zubillaga Herran, Ion Albizu Gonzalez eta Ainhoa Sanchez Garcia izango dira alkateordeak, eta batzordeko bosgarren kidea EAJko Mikel Uribetxebarria Barrena izango da.

Liberazioei dagokienez, Garikoitz Iturbe eta Ion Albizu lanaldi osoz arituko dira Udalean, eta Ainhoa Sanchez % 33an. Hala ere, eta lan kontuengatik, momentuz Ion Albizuren liberazioa bakarrik gauzatu da, lanaldiaren % 67arekin. Gainerakoen liberazioak, dagoeneko beraien karguei dagozkien eginkizunak betetzen ari badira ere,  irailaren 1etik aurrera gauzatuko dira. Zinegotzien soldata gordina 42.000 €-koa izango da (Ainhoa Sanchezena, 14.000 €-koa, bere lanaldiaren proportzioan).

Informazio-batzordeak honela eratu dira:

BATZORDEA LEHENDAKARIA PARTAIDEAK
OGASUNA/ PERTSONALA EH BILDU- Garikoitz Iturbe EAJ/PNV - Unai Elkoro
HIRIGINTZA EH BILDU - Ion Albizu EAJ/PNV - Mikel Uribetxebarria
HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRA

EH BILDU - Ion Albizu 

EH BILDU - Garikoitz Iturbe 

EAJ/PNV - Unai Elkoro

EAJ/PNV - Conchi Muñoz 

ONGIZATEA EH BILDU - Nerea Zubillaga EAJ/PNV - Karmele Uribarri 
BERDINTASUNA EH BILDU - Ainhoa Sanchez EAJ/PNV - Maider Tribiño 
KULTURA EH BILDU - Ibai Zangitu EAJ/PNV - Maider Tribiño 
GAZTERIA EH BILDU - Ainhoa Sanchez EAJ/PNV - Maider Tribiño
EUSKARA EH BILDU - Garikoitz Iturbe EAJ/PNV - Karmele Uribarri 
GARAPEN EKONOMIKOA EH BILDU - Angel Etxabe EAJ/PNV - Conchi Muñoz
HEZKUNTZA EH BILDU - Garikoitz Iturbe EAJ/PNV - Javier Mar
KIROLA EH BILDU - Garikoitz Iturbe  EAJ/PNV - Javier Mar 

Bestelako erabakiak

Bestalde, udalak parte hartzen duen erakundeetarako udal ordezkariak zein izango diren ere erabaki da, Debagoieneko Mankomunitatekoa izan ezik, aurrerago erabakiko baita.

Gobernua martxan jartzeaz gain, 2024ko abuztuaren 16a herriko jaia izatea erabaki da, eta zozketa egin da uztailaren 23ko hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.