Gazteen ongizate emozionalaren inguruko prozesuaren bigarren fasea amaitu da

2024/11/04

Aretxabaleta eta Eskoriatzako herritarrak eta eragileak izan dira fase honetako protagonistak. Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalak eskertuta daude herritarrek prozesuan erakutsi duten inplikazio eta parte hartzearekin.

Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek sustatutako prebentzio mahaia izan da egitasmo honen bultzatzailea. Ongizate emozioanalaren inguruko kezka gero eta handiago da eragileen artean eta egoeraren argazki bat izateko xedez, zabaldu zen ekainean eskuartean dugun prozesua.

Diagnostikoa, Aretxabaleta eta Eskoriatzako eragile eta herritarrekin osatu da.

Lehen foroa, ekainean egin zen eta bertan 40 nerabek hartu zuten parte. Eragileen foroak, urrian zehar izan dira.

Urrian 9 an, Hezkuntza formaleko eragile, guraso elkarteak, eta osasun arloko profesionalek hartu dute parte; besteak beste, Altxa Burua Guraso elkarteak, Gurabarri Guraso elkarteak, Arizmendiko Guraso elkarteak eta Batera Guraso elkarteak, osasun zentroko langileek eta, Arizmendi, Luis Ezeiza, IES Aretxabaleta, Kurtzebarri eskola eta Kurtzebarri Institutuko irakasleek.

Urriaren 16ko foroa, Hezkuntza ez formal eta udal zerbitzuetako langileek eta zinegotziek parte hartu dute. Bertan, bi herrietako gaztelekuek, ludotekak, eskola kiroletako begiraleek, UDA, Eskoriatza Kirol elkarteak, Eskoriatzako musika eskola eta udal zinegotzi eta teknikariak egon ziren.

Urriaren 16an egin da azken foroa. Honetan, merkatari, ostalari eta bestelako herriko elkarteak egon dira gobidatuta. Aretxarte, Eskoriatzako merkatari elkartea, Eskoriatzako emakume feministak, Kuartela, yakaar, Loramendi elkarteko ordezkariak besteak beste, izan dira azken foroan parte hartu dutenak.

Foro guzti hauetan, informazio oso baliagarria jaso da diagnostikoa egiteko.

Herritarren galdetegiak

Foroek iraun bitartean bi galdetegi zabaldu dira datuak osatzeko:

  1. Herritarrei zuzendutako galdetegia, 211 erantzun izan dituena.
  2. Ikasleei zuzendutako galdetegia. 909 erantzun izan dituena.

Eta orain zer?

2024ko amaieran aurkeztuko da diagnostikoa eta 2025ean zabalduko da prozesuaren azken fasea. Fase honetan, osasunerako prebentzio, sentsibilizazio eta hezkuntza zein arlo komunitarioan garatu daitezkeen neurri zehatzagoak definituko dira, datozen urteotan garatuko diren lehentasunezko esku-hartze lerroak ezarriz.