Gazteei etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago
2022/04/25
Gazteen emantzipazioa errazteko programa abiatu du Udalak, eta dirulaguntzak eskatzeko epea dagoeneko zabalik dago. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da, eta eskaerak egiteko azken eguna urriaren 30a da. Dirulaguntzak 100 eta 250 euro artekoak izango dira, diru-sarreren arabera.
Laguntzak telematikoki eskatu beharko dira. Horretarako, Izenpe edo BakQ –udaletxean eska daiteke– izan beharko dute interesatuek, derrigorrean. Eskaerak www.aretxabaleta.eus atarian/Tramiteak /Dirulaguntzak atalean egingo dira.