Gabonetako eskaparate lehiaketan herritarrek botoa emateko epea gaur zabaldu da

2020/12/16

Parte-hartzaile guztien artean 50 euroko bono bat zozketatuko da herriko dendetan gastatzeko

Gabonetako erakusleiho lehiaketak aldaketa batzuk izango ditu aurten. Alde batetik, eskaparate onenei bi sari banatuko zaizkie: lehenari 300 euro eta bigarrenari, 150. Bigarren sari hau, berrikuntza gisa, herritarren esku utziko da, eta gaurtik 23ra bitartean eman ahal izango dute botoa Arkupen jarri den kutxan.

Pertsona bakoitzeko boto bat onartuko da. Botoa ematen duten guztien artean 50 euroko bono bat zozketatuko da herriko dendetan gastatzeko.

Lehiaketan establezimendu guztiek parte har dezakete eta sari banaketa hilaren 28an egingo da.

 

IKUSI LEHIAKETAREN OINARRIAK