Gabonetako erakusleihoen lehiaketan herritarrek botoa emateko epea zabalik dago
2021/12/09
Arkupen, galdetegi digitalean eta QR-n bidez bozkatu ahal izango da.
Herritarren boto bidez erabakiko den Gabonetako erakusleihoaren saria martxan dago. Atxabaltarrek abenduaren 26ra arte eman ahal izango dute botoa Arkupen jarri den kaxan, galdetegi digitalean eta komertziotan jarritako diren QR-n bidez.
Sari herrikoiak 150 euroko bonoa emango dio establezimendu irabazleari, Aretxarteko dendetan gastatzeko. Bozketan parte hartuko dutenen artean 50 euroko bonoa zozkatuko da.