Gabonetako erakusleiho lehiaketan herritarrek botoa emateko epea gaur zabalduko da

2023/12/11
Arkupen, eta galdetegi digitalean bozkatu ahal izango da.

Erakusleihoen lehiaketa 2023ko abenduaren 11tik - 22ra bitartean izango da, bi data hauek barne eta sari banaketa 23an bertan izango da.

Bigarren saria herritarren boto bidez erabakiko da, eta horretarako herritarrak gaurtik, abenduaren 11tik,  hilaren 18 arte izango du zabalik bozka emateko epea. Aretxabaletarrek Arkupen jarriko den kaxan,  eta Udaleko webgunean jarriko den galdetegi digitalean eman ahal izango dute botoa.

Sari herrikoiak 150 euroko balioa duen bonua emango dio establezimendu irabazleari, Aretxarte elkarteko establezimenduetan gastatzeko. Bozketan parte hartuko dutenen artean 50 euroko bonua zozkatuko da, eta pertsona bakoitzeko boto bat onartuko da.

Lehiaketan establezimendu guztiek parte har dezakete eta sari banaketa hilaren 23an egingo da.

GALDETEGI DIGITALA

IKUSI LEHIAKETAKO OINARRIAK