Futbol 7ko zelaiaren erabilera arautu du Udalak

2020/02/07
Instalazioa erreserbatzeagatik 40,45 euro ordainduko dira orduko.

Pasa den azaroan Ibarra kiroldegi aurreko berdegunean inauguratu zen futbol 7ko zelaia erabiltzeko arau batzuk ezarri ditu Udalak. Erreserbatuta ez dagoenean, zelaiak erabilera librea izango du, hau da, edonork izango du bertara sartu eta jolasteko eskubidea.

Astelehenetik ostiralera 7:00etatik 21:30era egongo da zabalik; larunbatetan 8.30etik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 9:00etatik 20:00etara. Uda garaian itxiera ordu horiek malgutasunez kudeatuko da.

Erreserbei dagokienez, Ibarra kiroldegiko harreran egin behar dira, 943 039 842 telefonora deituta edo kirola@aretxabaleta.eus helbidera idatzita. Orduagatik 40,45 euro ordainduko dira. Kiroldegiko abonatua ez denak bertako aldagelak erabili ahal izango ditu, 2,01 euroko sarrera ordainduta. Erreserbak egiterako orduan, UDA futbol elkarteak izango du lehentasuna, gainontzeko herritar edo elkarteen aurretik

Udalak beste betebehar batzuk ere adostu ditu erabiltzaileentzat. Zelaia eta bertan dagoen materiala behar bezala zaindu beharko da.  Ezin izango da zelaia kaltetu dezakeen ezer egin. Debekatuta egongo da, adibidez, sua egitea, beirazko botilak eta edalontziak sartzea edo jatea. Udalak gogoratzen du zelaiak bideozaintza-sistema bat duela, eta, beraz, jokabide okerrek ondorioak izan ditzaketela.