Foru Aldundiko udalekuak eta Gazte Oporraldietan izena emateko kanpaina zabalik dago
UDALEKUAK
7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2012– 2018 urte bitartean jaiotakoak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean urtero antolatu ohi dituzte udalekuak honako leku hauetara: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Zarautz, Hondarribia, Bertiz, Orio, Legasa…
Beste urteetan bezala, udaleku horietara joateko izena banaka, binaka edo hiruko lagun-taldean eman daiteke.
Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 18tik 28ra.
Bi bide hauetako bat erabili ahal izango dira izena emateko:
- Internet bidez: Udalekuak
- Aretxabaletako udaletxean - Telefonoa: 943 711862
GAZTE OPORRALDIAK
14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da (2011-2008 urte bitartean jaiotakoak). Zarautz (Surf), programa), Madrid, Guadalajara, Doneztebe, Piles (Valencia), Benicassim (Castellon) dira besteak beste eskaintzen diren lekuak.
Izen-ematea martxoaren 18tik 28ra izango da.
- Internet bidez: Gazte oporraldiak
- Aretxabaletako udaletxean - Telefonoa: 943 711862.