Foru Aldundiko udalekuak eta Gazte Oporraldietan izena emateko kanpaina

2022/03/23

UDALEKUAK

7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2009– 2015 urte bitartean jaiotakoak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean urtero antolatu ohi dituzte udalekuak honako leku hauetara: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Zarautz, Hondarribia, Bertiz, Orio, Legasa…

Beste urteetan bezala, udaleku horietara joateko izena banaka, binaka edo hiruko lagun-taldean eman daiteke.

Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 21etik 29ra.

Bi bide hauetako bat erabili ahal izango dira izena emateko:

GAZTE OPORRALDIAK

14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da (2005-2008 urte bitartean jaiotakoak). Zarautz (Surf), Hondarribia (Antzerki), Araba (Gazte-Rock programa), Madrid, Guadalajara, Doneztebe,  Piles (Valencia), Benicassim (Castellon) dira besteak beste eskaintzen diren lekuak.

Izen-ematea martxoaren 21etik 29ra izango da.