Foru Aldundiko udalekuak eta gazte oporraldiak bertan behera geratu dira
2020/05/18
EAEko hiru aldundiek 2020ko Udalekuak eta gazte oporraldiak programak bertan behera uztea erabaki dute, ez dutelako uste baldintza egokiak betetzen direnik. Izan ere, COVID-19ari aurre egiteko protokoloak, alojamenduari eta elikadurari dagokionez, ez omen dira bateragarriak udalekuekin.