EUSPOT lehiaketako sari nagusia Idiazabalgo “Geroa ereiten” spotak irabazi du

2021/05/28
2021eko edizioan parte-hartzea oso handia izan da; guztira 87 spot aurkeztu dira, iaz baino 36 lan gehiago. ‘Nekazaritzatik bizi nahi dugu!’ izenpean, spotak animatu behar izan ditu gazteak eta, batez ere, emakumeak familia-nekazaritzatik bizi izatera. .Publikoaren sarirako 3.000 boto baino gehiago jaso dira hiru egunetan.

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin zuten ostegunean Euspot lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak gidatu zuen ekitaldia. Lehiaketan aurkeztutako 87 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 15 finalistak ikusi ahal izan ziren pantaila handian.

Irabazleak

Guztira, Euspotek 2.800 euro banatu ditu saritan, sei kategoria ezberdinetan:

  1. Spotik onena / 1.000 euro: “Geroa ereiten”

Egilea: Iñigo Zapirain Garmendia (Idiazabal).

  1. Publikoaren saria / 500 euro:  “Nondik datorren jakin”

Egileak: Amaia Renobales Euba eta Iban Garcia Azpiazu (Durango eta Azkoitia).

  1. Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro:  “Nik ez ditut sustraiak moztuko”  

Egileak: Sara Iriarte, Garaia Pagola, Danel Teran (Oñati).

  1.  Musika sinkronizazio onenaren saria / 300 euro:  “Nondik datorren jakin”

Egileak: Amaia Renobales Euba eta Iban Garcia Azpiazu (Durango eta Azkoitia).

  1. Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) / 250 euro:

Berdinketa egon denez, saria bi partaideren artean banatu da:

“Emakumeak  eta baserria” spota

Egilea: Kemen Virto (Etxalar).

“Ez izan tuntuna, erosi Km0” spota

Egileak: Ugaitz Gruceta, Erlantz Negro eta Joanes Arana (Aretxabaleta).

  1. Arizmendiko ikasleen spotik onena / 250 euro:  “Etorkizunera begira”

Egileak: Lur Bengoa Zubizarreta, Nagore Garnateo Ignacio eta Leire Calvo Mendia (Arrasate)