Euspot lehiaketak 12. edizioa zientzia eta ikerketari eskaini dio

2023/01/26
3.000 euro baino gehiago banatuko dira sei saritan. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du. Lanak aurkeztuko epea maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik.

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortutako Euspot lehiaketaren hamabigarren edizioa martxan dago. Oraingoan, landu beharreko gaia Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut! da.

30 segundoko iragarki bat sortu beharko da bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina pizteko eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko.

3.000 euro baino gehiago saritan

Sei sari banatuko dira.

Sari nagusiak:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Parte-hartzaileek datorren maiatzaren 29a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko.

Aurten babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) da

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030 (ZTBP 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa berrikuntzan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean kokatzea 2030ean. Ikuspegia da bizi-maila eta enpleguaren kalitatea hobetzea. Estrategia hori erakunde publikoekin, enpresekin, unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin, teknologia-zentroekin eta eragile sozioekonomikoekin partekatzen du.

Lehiaketaren antolatzaileak Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi ikastola dira.

IKUSI OINARRIAK: https://euspot.eus/