EUSPOT lehiaketa

2014/05/15
22 lan lehiatuko dira euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko.

Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketan lanak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaitu zen. Guztira, lehiaketaren hirugarren edizioan 22 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak guztiak ere.

Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da. Gazteen parte-hartzea sustatu nahi izan da eta horretarako harremanak sustatu dira zenbait ikastola eta eskolarekin, eta erantzuna oso positiboa izan da.

Sari banaketa maiatzaren 15ean, osteguna, 19:00etan

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egingo da sari banaketa ekitaldia, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetariaren zuzendaritzapean. Era berean, Arturo Oleak (musika eskubideen arloan aditua) hitzaldia eskainiko du, ikus-entzunezkoetan musikarekin egin daitekeen erabilerari buruz. Horrez gain, Saiatu Berriz musika taldeak emanaldia eskainiko du. Lehiaketan parte hartu duten 22 iragarkiak ikusi ahal izango dira ekitaldian eta bertan emango dira jakitera irabazleen izen abizenak.

Guztira, sekulako sariak banatuko ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira lau sari:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Gazteen saria (18 urte beherakoak) / 250 euro

www.euspot.eu webgunean daude ikusgai aurkeztutako lan guztiak.

Aretxabaletako Udala,  MU eta Arteman
Hirugarren urtez jarraian Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioa izan dira Euspot 2014 lehiaketaren sustatzaileak. Hirurak ere oso pozik agertu dira aurtengo edizioak izandako oihartzunagatik, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa erakutsi dute. 

Informazio gehiago: http://www.euspot.eu