Euskararen C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa antolatuko da irailetik aurrera
Batxilergora arteko ikas-prozesu osoa euskaraz egin duten ikasleek euskarazko B2 mailaren egiaztagiria jasotzen dute. Baina aisialdian aritzeko nahiz lan munduko lanpostu askotarako euskara maila bat gehiago egiaztatzea eskatzen da, hain zuzen ere C1 maila, eta jakinik gazte askok maila hori egiaztatzetik gertu egon arren egiaztatu barik dutela, azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa egingo du Leintz Udal Euskaltegiak.
IRAILEAN, IDATZIZKOA
Azterketaren idatzizko zatia urria hasieran izango denez, prestakuntza ikastaroa irailean egingo da, eta 2 aukera eskainiko dira:
1.go aukera: ASTELEHENETIK OSTIRALERA
- Irailaren 4tik 29ra
- Egunean 2 ordu, guztira 40 ordu
- Prezioa: 60 euro
- Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7
2. aukera: OSTIRALA ETA LARUNBATA
- Irailaren 8tik 30era
- Ostiralean 3 ordu / Larunbatean 4 ordu, guztira 28 ordu
- Prezioa: 60 euro
- Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7
Idatzizko azterketa gaindituz gero, nahi dutenek, ahozkoa prestatzeko ikastaro berezia egin ahal izango dute.
IZENA-EMATEA
Ekainaren 23a izango da izena emateko azkeneko eguna, baina kontuan izan behar da plaza kopuru mugatua dela, eta izena ematen den ordena errespetatuko dela taldea sortzeko. Izena emateko nahiz bestelako informazioa jasotzeko:
- Leintz Udal Euskaltegia – 943 79 21 / 635 75 24 77 – idazkaritza@udaleuskaltegia.eus