Euskaraldiarekin bat

2018/10/23

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena, Euskal Herri osoan gauzatuko da azaroaren 23tik abenduaren 3ra, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena izango  da.

Hori dela eta, Aretxabaletako udal langileek bat egin dute Euskaraldiarekin eta parte hartzeko konpromisoa adierazi dute.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek https://euskaraldia.eus/ webgunean egin dezakete, edo izen-emate orria beteta entregatuz ondorengo leku hauetan: udaletxean, kiroldegian, Arkupen, euskaltegian eta Loramendi elkartean.