Etxebizitza hutsen OHZko errekargua

2015/03/18
Alegazioen aurkezpena

Udalbatzak, 2013ko urriaren 21ean egindako osoko bilkuran, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantza fiskala aldatu zuen, eta %100eko errekargua ezarri zuen aipatutako zergaren kuotan ohiko etxebizitza ez direnendako.

Halaber, Udalbatzak erabaki du errekargua ordaintzetik salbuestea ondorengo egoeraren batean dauden etxebizitzak: 

  • Bere helburu artean ondasun higiezina errentan ematearena duen erakunde publiko baten esku jarritakoak
  • Alokairuan ematen diren etxebizitzak. Alokairua etxe erabilerarako izan beharko da, alokairu kontratua eskatuko da eta kontratu horren berri Foru Ogasunari eman beharko zaio.
  • Heriotza baten ondorioz ohiko bizileku ez diren etxebizitzak. Salbuespen hau urte beterakoizango da, heritzaren egunetik hasita.
  • Ostatu emate, ostatu eta hostal jarduerei atxikitakoak.
  • Bizigune programaren barne daudenak
  • Ohiko bizitokia ez den etxebizitza, osasun arazoengatik.
  • Jarduera profesional jarraitua garatzen den etxebizitza.
  • Bere jabetzari buruz erabaki bat hartu ahal izateko, judizio prozesuan dagoen etxebizitza.
  • Bi etxebizitza elkartzetik ateratako etxebizitza.
  • Hirigintza Departamenduak, bizitzeko gai ez den etxebizitzat hartutako etxebizitza.
  • Zaharberritze osoa egiteko obra baimena duten etxebizitzak.
  • Ohiko bizitokia ez den etxebizitza, familia dependentzia arazoengatik.
  • Urte batetik gorakoa den laneko mugikortasuna dela eta ohiko bizilekua ez diren etxebizitzak. Lan kontratuaren fotokopia aurkeztu beharko da.

 

Salbuespena eskatu edo alegaziak egiteko epea zabalik dago, hilaren 26ra arte

Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, udal Kontuhartzailetzako bulegotik pasa zaitezke.