Etxean egiteko ariketak, okindegietan prest!
Apirilak 17tik aurrera Aretxabaletako hainbat okindegitan, Ibarra Kiroldegiko begiraleek prestatutako ariketak izango dira eskuragarri. Etxean egin ahal izateko bi zirkuitu mota diseinatu dituzte.
Lehendabiziko zirkuitua oinarrizko ariketez osatua dago eta zailtasun gutxikoa da. Zirkuitu hau batez ere, pertsona edadetuei zuzendua dago.
Bigarren zirkuitua aldiz, konplexuagoa da eta oinarrizko sasoi fisiko bat mantentzeko herritar askorentzat aproposa izan daitekeen proposamen bat besterik ez da. Betiere kontutan izanda, jarduera fisikotaz ari garenean guztiontzat egokia den errezeta magikorik ez dagoela.
Esan bezala, bi proposamen horiek herriko zenbait okindegitan jasotzeko aukera izango dute herritarrek, interneten eskaintzen diren baliabideez gozatu ezin dutenentzat aukera aproposa iruditu zaigu eta gure ekarpen txikia egiten ahalegindu gara. Espero dugu zuen gustukoa izatea!