Eskoriatzako eta Aretxabaletako nerabeak eta aisladia ikerketaren emaitzen aurkezpena

2019/02/27

 

2017-2018an San Juan de Dios Ospitalak nerabeen artean egindako substantzien kontsumoen mapeoaren ondotik, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek nerabeen aisialdi ereduaren inguruko lanketa bat egitearen premia ikusi zuten.

Nerabeek aisialdian ze interes duten, zer nahi duten, Udalek zer egin dezaketen nerabe hauek euren aisialdiaren protagonista izateko izan ziren, besteak beste, sortutako hainbat galdera.

Horretarako aditua den FARAPI KOOPERATIBAri nerabeen artean aisialdiaren inguruko ikerketa eta parte hartze proposamena egin dezan eskatu zitzaion, nerabeek aisialdia nola bizi duten eta modu osasuntsuago batean bizitzeko ze behar dituzten jakin ditzagun.

Nerabeak (13,14, 15 eta 16 urtekoak) “trantsizio edo igarotze” momentu batean aurkitzen direla ulertu behar dugu, haur izatetik gaztetxo/gazte izateko bidean. 13,14 urtekoak igarotze horren hasieran aurkitzen dira, 15,16 urtekoak bestalde, ibilbide horretan aurrerago doaz. Harremanak, gaua, aisialdia, espazioak eta abar nola bizi dituzten jakitea klabea da zer nahi duten ulertu eta identifikatzeko.

Horiek horrela,  Aretxabaleta eta Eskoriatzako 114 nerabek parte hartu dute ikerketa honetan eta ondorioak datorren martxoaren 6an aurkeztuko dira Aretxabaletan.

Eguna: martxoaren 6an

Ordua: 18:00

Lekua: Arkupe kultur Etxea

Emalea: FARAPI KOOPERATIBA