Errefuxiatuei harrera
EUDELek Eusko Jaurlaritzarekin eta foru-aldundiekin batera esku hartzen du koordinaziorako Batzorde Eragilean, eta, bertan, errefuxiatuen harrerarako beharrezkoak diren ekintzak koordinatzen dira modu bateratuan. Era berean, EUDELek Gizarte Batzordean ere parte hartzen du, eta, bertan, erakunde arteko ekintza koordinatzen da harrera horretaz arduratzen diren gizarte-erakundeekin.
Atzo, urriaren 5ean, astelehena, Gizarte Batzordeak egin duen bileran erabakitakoaren arabera, Euskal instituzioek eta GKE-ek herritarrek errefuxiatuen harreran erakutsitako elkartasunari erantzun bateratua eskaini nahi die. Ikusi kartela.
Halaber, jakinarazi ere egiten da une honetan harrerarako eskuragarri dauden bizitoki guztiak aztertzen ari direla.