Erorketak prebenitzeko tailerra

2019/10/23

 

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.

Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer bat antolatu dute Aretxabaletako Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroarekin, Aretxabaletako Farmazia-Ortopedia batekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera; 65 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

Tailerra, Aretxabaletan, Ibarra kiroldegian egingo da saio teoriko praktikoan: urriaren 30ean, 10:30etatik 12:30etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).

Izen-ematea dohainik egin ahal izango da, 2019ko urriaren 28ra arte, Aretxabaletako Osasun-zentroan, Tel.: 943 71 19 59 eta Aretxabaletako Gizarte zerbitzuan, Tel.: 943 71 18 62.

Egitaraua