EREINDAJAN denda-topagunea Arrasaten

2015/02/24
Ereindajan Kontsumitzaile eta Ekoizle Elkarteak udaberrian zabalduko ditu bere denda-topagunearen ateak Arrasaten.

ZER DA EREINDAJAN?
- Ekoizle eta kontsumitzaile elkartea, bertakoa eta sasoikoa prezio duinetan kontsumitzeko, tokiko ekonomia eta lehenengo sektorea bultzatuz. 
- Denda bat baino gehiago, filosofia bera konpartitzen duten pertsonen topalekua (eskaintza bereziak, ikastaroak, dastaketak, hitzaldiak, etab.).


NON DAGO EREINDAJAN? Arrasaten, Nafarroa Etorbidean (Ospitale ondoan, lehen Emaus zegoen tokian).


NOIZ IREKIKO DITU ATEAK? Datorren udaberrian.


ZEINTZUN DIRA BAZKIDEEN ABANTAILAK?
- Beherapenak eta eskaintza bereziak produktuetan.  
- Bazkide ekoizleekin gertuko tratua eta produktu bereziak eskatzeko aukera (erregistrorik gabeko produktuak, kantitate txikian ekoizten direnak, etab.).

- Eskaintza eta zerbitzu esklusiboak.

- Lehentasuna eta abantailak ikastaroetan. 


ZER SUPOSATZEN DU BAZKIDE IZATEAK?

- Bazkide izaera lortzeko hasierako ekarpena: 90 €

- Urteko kuota: 30 €


Bazkide izan nahi dut


INFORMAZIO GEHIAGORAKO...