Enpresetan Berdintasun planak egiteko diru-laguntzak

2022/01/18

Emakundek enpresa eta erakunde pribatuetan diagnostikoak eta Berdintasun planak egiteko diru-laguntzen deialdia jarri du abian, horrelako proiektuetan aholkularitza enpresa homologatua kontratatuz.
Laguntzak eskatzeko epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik. Deialdia hamar eta ehun langile bitarteko enpresei zuzenduta dago.

Informazio gehiago Emakunderen webgunean.