Emantzipa eta Gaztelagun programak azaltzeko hitzaldia egongo da

2024/03/07

Eusko Jaurlaritzak, gazteen emantzipazioaren aldeko apustuan, Emantzipa programa jarri zuen martxan 2023an, aurretik Gaztelagun programa ere martxan da, baina zer da bata eta zer da bestea?

HEMEN INFORMAZIOA:

Zer da Emantzipa?

Emantzipa programak 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzako 300 euroko hileroko laguntzak eskaintzen ditu gehienez 24 hilabetez. Dirulaguntzak etxebizitza libre baten alokairu, hipoteka edo mailegu pertsonaleko gastuetara egon behar du zuzenduta.

Laguntza eskuratzeko baldintzak:

  • 25 eta 29 urte bitarteko adina.
  • Gutxienez urtebetez erroldatuta EAEko edozein udalerritan edo azken 10 urteetan etengabeko errolda 3 urtez.
  • Hileroko ordainketa egiaztagarria duen alokairu- edo salmenta-kontratu baten titularra izatea.
  • Beste etxebizitza baten jabe ez izatea.
  • Ohiko bizileku iraunkorra izatea etxebizitzan.
  • Errentatzailearekin bigarren mailara arteko familia-loturarik ez izatea.
  • Alokairua, hipoteka edo mailegua banku-transferentziaz edo Bizum bidez ordaintzea, besteak beste.
  •  

Baldintza ekonomikoak:

  • Banakako urteko diru-sarrerak 3.000 eta 28.000 euro artekoak izatea.
  • 3.000 eta 34.000 euro arteko urteko diru-sarrera bateratuak izatea.
  • 75.000 eurotik gorakoa ez den ondarea izatea.

Dirulaguntza honek gehienez 2 urteko iraupena izango du.

Eskaera:

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 20tik azaroaren 29ra izango da, www.euskadi.eus/emantzipa webgunean BakQ bidez identifikatuta edo pertsonan.

Kontsultak 945015591 telefonora deituz, emantzipa@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez bidez erantzungo dira.

Zer da gaztelagun?

GAZTELAGUN etxebizitza alokatzeko Jaurlaritzak eskaintzen duen beste diru laguntza lerro bat da,  18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairua ordaintzen laguntzeko, alegia. Gaztelagunekin errenta-prezioaren %60ra arteko dirulaguntza lortu daiteke.

Eskatu ahal izateko bete beharreko baldintzak honakoak dira:

  • 18 eta 35 urte bitartean izatea
  • EAEn 6 hilabetez etenaldirik gabe egoitza izatea
  • Etxebizitzarik jabetzan ez izatea
  • Errenta-kontratua izatea
  • Errenta-etxebizitzan erroldatuta egotea
  • Alokatzen duen pertsonarekin familia loturarik ez izatea
  • Ordainketa egiaztagiria izatea

Baldintza ekonomikoak:

Gehieneko baldintza ekonomiko berriak:

  • Banaka eskatuz gero: 26.725€
  • Familia unitate modura: 32.724€
  • Familia ugaria: 34.906€

Eskaera:

Urte guztian zehar dago zabalik. Laguntza honi buruzko xehetasun guztiak  www.alokabide.euskadi.eus/gaztelagun/eu/

Emantzipa eta gaztelagun dirulaguntzak bateragarriak dira.