Elkarbidean, Opor eskubidea gauzatzen programa martxan dago

2023/04/12

Elkartuk -Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten pertsonen federazio Koordinatzailea- Desgaitasuna duten pertsonen aisialdi eskubidea bermatzen duen programa aurten ere jarri du martxan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuarekin elkarlanean bidaiak antolatzen ditu, egonaldiak, garraioa eta jarduera irisgarriak erraztuz, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eskainiz, eta behar diren laguntza pertsonal eta teknikoak jarriz.

Nork eman dezake izena?:

  • 16 urte, edo gehiago, desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonak.
  • Lehentasuna izango dute:
    • Desgaitasuna, mugikortasun murriztua edota mendekotasun maila handiko pertsonak.
    • Behar berezi egoeran daudenak (ekonomikoa, pertsonala, soziala, aisialdi eza…).
  • Salbuetsita geratzen dira:
    • Osasun zerbitzu bereziak behar dituzten gaixotasun egoeran dauden pertsonak.
    • Elkarbizitza aztora dezaketen nahasmenduak dituztenak.
  • Laguntzailearekin bidaiatzeko irizpideak:
    • Eskaera egin duen pertsonak mendekotasun egoera aitortua duenean, laguntzaile egoki batekin bidaiatu beharko du, eta honek bidaiaren kostuaren % 5 ordaindu beharko du.
    • Mendekotasun egoera aitortua ez badu, laguntzailerik behar ez duela ulertzen da, eta honek egonaldiaren kostu osoa ordaindu beharko du.

2023ko bidaiak:

BENIDORM  ( Bristol hotela) Ekainaren 10etik 24ra.

SALOU (Salauris hotela) Uztailaren 1atik 15era..

LANZAROTE (Aequora hotela)  Uztailaren 24tik abuztuaren 2ra.

GALIZIA (Barceló Vigo hotela) Abuztuaren 27tik irailaren 3ra.

CALPE ( Diamante Beach hotela) Irailaren 24tik urriaren 8ra.

 

Oharrak:

  • Hotelak irisgarriak dira, ez egokituak; gela egokituak esleitzea ezin da bermatu.
  • Egonaldiak gela bikoitzetan izango dira; gela bakarra nahi duenak dagokion gehigarria ordaindu beharko du.
  • Benidorm-en, Saloun eta Calpen-en, pentsio osoko erregimena.
  • Lanzaroten eta Galizian, pentsio erdikoa. Joan-etorrietako bazkaria barne.
  • Galiziako txandan txango hauek egingo dira: Oporto (bazkaria barne), Santiago de Compostela, Pontevedra, Combarro eta Baiona. Lanzarote eta Calpeko txandetan ere txango bat egingo da.
  • Joan-etorriak eta txangoak egokitutako autobusean egingo dira, eta Lanzaroteko txandan, hegaldi zuzenak (Bilbo-Lanzarote-Bilbo).
  • Pertsona guztiek bidaia asegurua izango dute.

Nola eman izena?:

  • PDF dokumentua betez udal Gizarte Zerbitzuetan (Myriamekin txanda hartuz), edo formularioa online osatuz.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    1. Desgaitasun ziurtagiria.
    2. Mendekotasun ziurtagiria.
    3. Diru-sarrera frogagiria (pentsio, errenta aitorpena, eta abar).

Izen-emateko epea, apirilaren 28ra arte zabalik egongo da.