ELKARBIDEAN, OPOR ESKUBIDEA GAUZATZEN PROGRAMA
2025/03/28
Elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten pertsonen federazio Koordinatzaileak) Desgaitasuna duten pertsonen aisialdi eskubidea bermatzen duen programa aurten ere jarri du martxan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin elkarlanean bidaiak antolatzen ditu egonaldiak, garraioa eta jarduera irisgarriak erraztuz, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eskainiz eta behar diren laguntza pertsonal eta teknikoak jarriz.
NORK EMAN DEZAKE IZENA?
- 16 urte edo gehiago eta desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonak.
- Lehentasuna izango dute:
- Desgaitasuna, mugikortasun murriztua edota mendekotasun maila handiko pertsonak.
- Behar berezi egoeran daudenak (ekonomikoa, pertsonala, soziala, aisialdi eza, eta abar).
- Salbuetsita geratzen dira:
- Osasun zerbitzu bereziak behar dituzten gaixotasun egoeran dauden pertsonak.
- Elkarbizitza aztora dezaketen nahasmenduak dituztenak.
- Laguntzailearekin bidaiatzeko irizpideak:
- Eskaera egin duen pertsonak mendekotasun egoera aitortua duenean, laguntzaile egoki batekin bidaiatu beharko du, eta honek, bidaiaren kostuaren % 5 ordainduz.
- Mendekotasun egoera aitortua ez badu, laguntzailerik behar ez duela ulertzen denez, egonaldiaren %100a ordaindu beharko du.
2025EKO BIDAIAK
- FUENGIROLA (Ilunion Fuengirola hotela) - Ekainaren 3tik 10ra
- SALOU (Salauris hotela) – Uztailaren 5tik 19ra
- SALOU (Salauris hotela) – Abuztuaren 16tik 26ra
- LANZAROTE (Aequora Lanzarote hotela) - Uztailaren 28tik abuztuaren 6ra
- PEÑISCOLA (Peñiscola Plaza hotela) - irailaren 20tik urriaren 4ra
OHARRAK
- Hotelak irisgarriak dira, ez egokituak; gela egokituak esleitzea ezin da bermatu.
- Egonaldiak gela bikoitzetan izango dira; gela bakarra nahi duenak dagokion gehigarria ordaindu beharko du.
- Salou eta Peñiscolan, pentsio osoko erregimena. Fuengirola eta Lanzaroten, pentsio erdikoa. Joan-etorrietako bazkaria barne (Salou eta Peñiscola).
- Joan-etorriak egokitutako autobusean egingo dira; Fuengirola (Bilbo-Malaga-Bilbo) eta Lanzaroteko (Bilbo-Lanzarote-Bilbo) txandetan, hegaldi zuzena.
- Bidaia hegazkinez duten txandetan (Fuengirola eta Lanzarote), hautatutako gurpil aulki/scooteren erabiltzaileek informazio teknikoa eman beharko dute laguntza-produktuari buruz (marka, modeloa, bateria mota, neurriak, pisua, etab.).
- Pertsona guztiek bidaia asegurua izango dute.
NOLA EMAN IZENA?
- PDF dokumentua betez udal gizarte zerbitzuetan (Myriamekin txanda hartuz) edo formularioa online osatuz.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
- Desgaitasun ziurtagiria.
- Mendekotasun ziurtagiria.
- Diru-sarrera frogagiria (pentsio, errenta aitorpena, eta abar).
Izen-emateko epea, apirilaren 25a arte zabalik egongo da.
Baldintzak betetzen dituzten eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, aurrez zehaztutako lehentasun irizpideak ezarri eta Programaren baldintza orokorrak kontuan hartuko dira (garraioa, egonaldia, eta abar).