"El cura caminador" liburua martxan eta salgai
Azkenik bukatu eta inprimategitik ekarri dugu osatu berri "El cura caminador" liburua. Bertan atxabaltar ospetsu baten bizitza dakargu orrietara, On Severiano Ayastuy, apaiz marianistarena hain zuzen ere.
Ehun (100) orrietan jasota dago On Severianoaren bizitza: bere mutiko garaiko Aretxabaleta, bere ikasketak, apaiz marianistaren gora beherak, misio bizitza (Togon- Afrikan), bere anaia Sabinoren desagerketa Gerra denboran eta azkenik Argentinako El Impenetrable Chacon. Honi izugarrizko buelta eta aurrerapena eman zion bere lan eta gizatasunaz (hainbat eta hainbat pasadizo jasotzen dira liburuan). Seguruenik bere apaltasunean ez zuen hainbesteko goraipenik nahi, baina, merezi zuen eta du.
Liburua astelehenetik aurrera Aretxabaletako ARKUPE Kultur Etxean salgai jarriko da 10 eurotan, Aukera merkea giza abentura pilotxo bat irakurri eta atxabaltar honi buruzko zerbait gehiago jakiteko.
Hortik aparte, San Juan egunean, Azatzan , meza ondoren bertan salgai jarriko da liburua.