EKKO prebentzio programa aurkeztuko da ekainaren 29an

2021/06/25
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako haurrei eta euren gurasoei zuzenduta dago. Bilera komentuko kaperan egingo da, 18:00etatik aurrera.

EKKO izeneko prebentzio programa berri bat landu dute Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalek hainbat eragilekin batera. Eskola, kirola, komunitatea eta osasuna batzen dituen egitasmoa da, eta gizarte trebetasunak lantzea du helburu, hau da, haurrek nerabe direnean erabaki zuzenak har ditzaten irakastea.

EKKO Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako haurrei (2010 eta 2011 urteetan jaiotakoei) eta euren gurasoei zuzenduta dago.

Proiektu honek 2018-2019 ikasturtean izan zuen abiapuntua. Orduan, nerabeen sustantzien kontsumoaren inguruko ikerketa egin zen. Ikerketa horren ondorioak kezkagarriak izan ziren: antzeman zen DBH1etik DBH4ra bitartean igoera handia ematen dela sustantzien kontsumoan, eta horrez gain, asertibitate, kontsumoaren gaineko arriskuen pertzepzio, erabakiak hartzeko trebetasun maila nahiz talde presioari aurre egiteko erresistentzia oso baxua dutela nerabeek.

Ordutik hiru urte pasa dira, eta denbora horretan Arrasateko San Juan de Dios Ospitalea lanean dabil DBHko ikasleekin. Sustantzien kontsumoa zerbait jaistea lortu den arren, beste hainbat arazo ere badaudela ikusi dute: antsietatea, elikadura nahasmenak, teknoadikzioak…

Beraz, EKKO programa martxan jarri aurretik, gurasoei aurkeztu eta haien iritzia jaso nahi da. Horretarako, bilera bat egingo da datorren asteartean (ekainak 29) komentuko kaperan, 18:00etan hasita. Hizlaria San Juan de Dios ospitaleko Emilio Martin psikologoa izango da. Izen -ematea: 

EKO PROGRAMAREN AURKEZPEN BILERARAKO IZEN EMATEA